martes, 8 de abril de 2014

THE ROMANTICOS



The Romanticos 2009. urtean sortutako taldea da, kideek bluesaren alde egindako apustuaren emaitza. Iker Pirisek –ahotsa eta gitarra–, Xabier Barrenetxeak –baxua– eta Carlos Sagik –bateria– osatzen dute hirukotea. Taldeak blusaren errepertoria lantzeaz aparte, bere doinuak ere lantzen dituzte, swing ugari, Chicagoko bluesa, Funky eta Rhythm&Blues ikutuekin. Taldea sortu zenetik emanaldi ugari eskaini dituzte eta jaialdi mordoetan parte hartu ere. Sheilah Cuffy eta Tonky de la Peña bezalako musikariekin ere jo izan dute. 2012ko ekainean lehenengo lana argitaratuko dute Gaztelupeko Hotsak zigiluaren babesean.
ETORRI ETA GOZATU!!!